Mikel Otegi euskal presoak gradu ertaineko bihotzekoa izan du Toledoko Ocaña I espetxean (Espainia). Ospitaleratuta dago, eta haren osasun egoera egonkorra da, Etxerat-ek jakinarazi duenez.
Ondoezik zegoela eta, presondegiko erizaindegira joan zen atzo Otegi. Bihotzekoa izan zuela ikusita, hura ospitalera bidaltzea erabaki zuten arduradunek. Gertaeraren berri izan bezain pronto bidaiatu zuen familiak Toledora (520 kilometroko bidaia), eta Otegirekin egoteko aukera izan dute.
Etxerat-ek elkartasuna eta animoak helarazi dizkie Otegiri eta haren ingurukoei, eta sakabanaketaren eta urrunketaren amaiera eskatu dute. "Egoera larri baten aurrean, beste behin ere, sakabanaketak eta urrunketak erabat zailtzen du" senideen jarduna.