Mikel Zabalza zenaren aldeko omenaldia egingo dute hilaren 27an (igandea) Orbaizetan eta, orobat, torturaren eta inkomunikazioaren amaiera eskatuko dute, eta tortura salaketak ikertzearen alde azalduko dira. Mikel Zabalza gogoan Herri Ekimenak antolatu du ekitadia.
Azaroaren 5ean jakin zen Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak artxibatu egin duela Zabalzaren heriotzari buruzko auzia. Lehen erabakia 2009ko maiatzaren 14ean hartu zuen, eta orain hori berretsi egin du, Zabalzaren sendiaren, Torturaren Aurkako Taldearen eta Donostiako Udalaren helegiteak atzera botaz. Zabalza 1985ean atxilotu zuen Guardia Zibilak eta haren gorputza hogei egun ondoren agertu zen Endarlatza inguruan, tortura zantzuekin.
"Euskal Herriaren gehiengoak ez zuen onartu bertsio ofiziala", esan dute gaur prentsaurrekoan omenaldiaren antolatzaileek.
poliTIKA
Mikel Zabalza zena omenduko dute hilaren 27an Orbaizetan
Gipuzkoako Auzitegiak artxibatu egin berri du haren heriotzari buruzko auzia. Guardia Zibilaren ustezko torturen ondorioz hil zen, duela 25 urte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu