Euskal Presoak
Mikel Ziaurriz euskal presoa gaur askatuko dute 3.000 euroko bermea ordaindu ostean
Askatasunak berria.info-ri jakinarazi dionez, Mikel Ziaurriz Marko antsoaindarra aske geratuko da gaur 3000 euroko bermea ordaindu ostean. Askatasunak azaldu duenez Segiko militantea zen Ziaurriz eta ETAko kide izatea leporatu zioten.
Mikel Ziaurriz Marko 2005eko martxoaren 15ean atxilotu zuten eta Soto del Real espetxean egon da. Eder Ariz, Gorka Diez Ulzurrun eta Zaine Rekondo Ziaurrizekin batera atxilotu zituzten. Atxiloketa egunetik bi astera Guardia Zibilak atxilotutako gazteak torturatu egin zituztela salatu zuten haien senideek. Polizia etxean inkomunikatuta eduki zituzten bost egunean mehatxatu, jo eta poltsa egin zietela, eta «leher egin arte» ariketa fisikoak egitera behartu zituztela azaldu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu