Auzitegi Nazionalaren erabakia jakin bezain pronto, Josu Uribetxebarriak eskertu egin ditu azken asteetan aske uztea eskatzeko egin diren eskaerak: "Mila esker, Euskal Herria. Zuengan beti eduki dut konfiantza", esan du Ateak Ireki atariak zabaldu duen bideo labur batean.