Aurore Martin Batasuneko kidearen kontrako euroagindu eskaera salatzeko 1.300 lagunek manifestazioa egin dute gaur Baionan, Aurore askatu! Euroaginduei ez, eskubide zibil eta politikoei bai! lelopean.
Alderdi, sindikatu eta eragile frankok bat egin zuten martxa deitzeko; hala-nola, Batasunak, ABk, Europe Ecologie-Berdeek, LABek, ELBk, Sud-Solidairesek, Giza Eskubideen Ligak, Euskal Herria Zuzenean-ek, Anai Arteak eta bertze hainbat taldek. Haietako ordezkariak izan dira manifestazioan, baita EAkoak ere. 16:00etan abiatu da, Euskaldunen plazatik.
Martini Batasunaren izenean aritzea leporatzen diote Espainiako Auzitegi Nazionalak eta Frantziako Fiskaltzak; kasu, Donostian, Uztaritzen eta Baionan alderdi politiko horren agerraldietan parte hartzea eta prentsa artikuluak idaztea. Frantziaren agindupean dauden lurraldeetan egindako ekimen batengatik auzipetu nahi du Espainiak. "Martinen kontrako euroagindua onartzen badu Frantziak, Batasuna legez kanpo uztea onartzen du", erran du Xabi Larralde Batasuneko mahaikideak.
Asteartean jakingo da Frantziak Martin Espainiaratuko duen edo ez. Paueko Epaitegiko epaile batek hartuko du erabakia. Pauek berak lehengo asteartean aske utzi zuen hura, Amaia Rekarte defentsaren eskaria onartuta. Epaileak, dena den, Martini kontrol judizialak ezarri dizkio, eta hau Espainiaratuko duten edo ez erabaki artean izanen da egoera horretan. Hilaren 9an atxilotu zuten, Donibane Garaziko polizia etxera joan zelarik -deituta zegoen-.
poliTIKA
Mila lagun pasa azaldu dira Aurore Martinen euroagindu eskaeraren kontra Baionan
Manifestazioa egin dute, eragile ugariren atxikimenduarekin. Asteartean jakingo da Frantziak Batasuneko kidea Espainiaratuko duen edo ez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu