'Esan bai AHT gelditzeari!' jartzen zuen pankarta nagusian, eta ekimenari babesa agertu dioten alderdi, sindikatu eta elkarte ugarietako ordezkariek eraman dute. Haien atzetik, berriz, milaka herritar, tarteka 'AHT Gelditu' eta antzeko banderolak tartekatzen zirela.
Donostiako erdialdeko kale nagusiak zeharkatu dituzte, Bulebarrean hasi eta leku berean amaitzeko.
AHT