Jon Anza euskal militantearen heriotza argitzeko eskatu dute gaur milaka lagunek Donibane Lohizunen, manifestazio batean. Iazko apirilaren 18an desagertu zen Anza preso ohia, eta lehengo martxoaren 11n jakin zen hilik zela; Tolosako (Frantzia) gorputegian zegoen. Non da Jon? kolektiboak deitu du gaurko ekimena, heriotza benetan nola gertatu zen jakin nahi duela-eta. Ordu erdiko atzerapenarekin ekin diote manifestazioari -17:30ean-, plaza nagusitik.
Xingola beltzak zeuzkaten hainbat eta hainbat ikurrina izan dira, eta ekimeneko arduradunek Espainiako eta Frantziako gobernuak jo dituzte preso ohiaren heriotzaren errudun. Anzaren sendiak, aipatutako kolektiboak edota Amnistiaren Aldeko Mugimenduak "gerra zikintzat" jo izan dute heriotza.
Hainbat eragilek egin dute bat deialdiarekin. Besteak beste, Abertzaleen Batasunak (AB), Batasunak, Eusko Alkartasunak (EA) eta Aralarrek.
jon anza auzia
Milaka lagunek eskatu dute Jon Anzaren kasua argitzeko
Manifestazioa egin dute Donibane Lohizunen. Espainiako eta Frantziako gobernuak jo dituzte preso ohiaren heriotzaren errudun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu