euskara

Milaka pertsonak eskatu diote Frantziako Hezkuntza Ministerioari ikastolak laguntzeko

Ikastolarik gabe euskarak etorkizunik ez duela ohartarazi du Paxkal Indo Seaskako lehendakariak.

2011ko apirilaren 30a
20:51
Entzun

Milaka pertsona elkartu dira gaur Baionako kaleetan Frantziako Hezkuntza Ministerioari ikastolak laguntzeko eskatzeko, Seaskak deituta. Lauga kiroldegitik atera da manifestazioa, eta Kasu, Ikastola kexu lelopean Suprefeturaraino joan dira. Ipar Euskal Herrian irakasle gabezia dagoela salatu dute, eta datorren ikasturtean Seaskak bere poltsikotik ordaindu behar dituen irakasleak hogeita bi izango direla gogorarazi dute.

Suprefeturara iritsi direnean Paxkal Indo Seaskako lehendakariak esan du ikastolarik gabe euskarak ez duela etorkizunik. Aste honetan aurreratu duen moduan, egoera larrian daude Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako ikastolak. Horregatik dei egin du Indok bihar zortzi, maiatzaren 8an, Senperen egingo den Herri Urrats ikastolen aldeko festan parte hartzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.