Kataluniako Estatutua

Militateekin bat egin eta ERCk ezezko botoa eskatuko du erreferendumean

ERC Esquerra Republicana de Catalunyako zuzendaritzak Kataluniako Estatutu proposamenaren kontrako botoa eskatzea erabaki du, alderdiko militanteen gehiengoaren nahaiarekin bat eginez. Josep Lluis Carod Rovira ERCko buruak azaldu duenez ERCren ezezkoa Kataluniako Parlamentuak onartutako testuaren aldeko botoa da.

2006ko maiatzaren 5a
13:30
Entzun 00:00:0000:00:00
Beste aukera batzuk onartzen dituen arren ERCko zuzendaritzak ezekoaren alde egitea erabaki du datorren ekainaren 18an egingo den erreferendumean. Horrela, hasiera batean boto baliogabea eskatzeko hartutako erabakia aldatu du alderdiko zuzendaritzak, aste honetan lurralde asanbleek ezezkoaren alde egin eta gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.