Millanek Gipuzkoako Kultura diputatuaren kargua hartu du, Itxaso ordezkatuta
DONOSTIA. Harkaitz Millanek atzo hartu zuen Gipuzkoako Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatuaren kargua. Denis Itxaso zebilen zeregin horretan, baina, Espainiako Gobernuko ordezkari izendatu dutenez, Millanek beteko du orain haren lekua. «Gipuzkoako kultur politikak begirada irekia behar du, gure pluraltasuna aintzat hartzeko», esan zuen Millanek kargua hartzeko ekitaldian. Gero, bere lehen diputatu kontseiluan parte hartu zuen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu