M8-ko Emakumeok Planto

Moda saltoki handietara eraman dute protesta

Manifestari ugarik protesta egin dute jantzi saltoki handien dendetan. Haietako batzuk ixtea lortu dute.

2018ko martxoaren 8a
09:58
Entzun 00:00:0000:00:00

Eibarren, Gasteizen, Bilbon, Iruñean... Moda saltoki handietako denden aurrera eta zenbaitetan barrura ere eraman dute gaurko protestaldi feminista. Era askotara salatu dute, saltoki horiek emakumeen gizarte diskriminazioa iraunarazten duen eredua sustatzen dutela. Zenbait tokitan pikete informatiboak egin dituzte; beste batzuetan, elkarretaratzeak. Giro alaian, kalejiran ere inguratu dituzte saltoki horietako batzuen egoitzak.

Iruñean, hainbat jantzi saltokitatik pasatu den manifestazioa egin dute, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. El Corte Inglesera joan dira, lehenik, eta saltokia inguratu dute.

Patriarkatuaren eta kapitalismoaren kontrako leloak oihukatu dituzte. Espainiako Poliziak manifestarietako bat identifikatu du.

Handik beste saltoki batzuetara joan dira manifestariak: Zara, Bershka eta Mango dendetara. Polizia joan zaie atzetik segika. Dendetako bi ixtea lortu dute manifestariek.

Eibarren (Gipuzkoa), Corte Inglesera sartu da manifestari talde bat, eta, salatu dutenez, saltokiak ateak itxi ditu manifestariak barruan zirela.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.