Politika

"Modu zibilaren alde" egiten badute bidean topo egingo dutela esan dio Zabaletak Batasunari

Aralarreko Koordinatzaile Nagusi Patxi Zabaletak "bide politikoen garai" dela esan dio ETAri, eta Batasunari, berriz, "bide zibilen alde" egiten badute, bi alderdiek "ezker abertzale indartsu eta eraginkor baten osatze bidean topo" egingo dutela. Gaur, II. Kongresua egiten ari da Aralar Donostian, eta irekiera ekitaldian egin ditu hitzok Zabaletak. Kongresuan batzorde exekutibo berria osatuko dute, eta Koordinatzaile Nagusia aukeratu. Aurreikuspen guztien arabera, Zabaleta bera aukeratuko dute, berriz ere, Aralarreko Koordinatzaile Nagusi.

2004ko azaroaren 13a
13:23
Entzun
Aralarreko Korrdinatzaile Nagusi Patxi Zabaletak azpimarratu duenez, independentzia lortzeko modu bakarra bide politikoetatik ekitea da. Herritarren kontsultak egokitzat jo ditu, baina,alderdi abertzaleek protagonismoa berreskuratzeko ETAren tregoa beharrekoa dela azaldu du.

Bihar, Batasunak ETAri su-etena eskatuko dion itxaropena du Zabaletak. Hori geratzen bada, Aralarrek ausardiaz jokatuko duela iragarri du.

Zabaletak esan duenez, "ezker abertzale politiko zibila" osatzea da beraien helburu estrategikoa. "Metodo politikoak modu eraginkorrean erabiltzek jakingo duen ezker abertzalea", hain zuzen ere.

EAJri eta EAri esan dietenez, "abertzalismoan" beraien lehiakideak izango dira. PSE-EE eta EB-Berdeei, berriz, sozialismoaren defentsan beraiek baino gehiago direla jakinarazi die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.