'Molotov koktel' bat jaurti dute kutxazain automatiko batera, Donostian
Banco de Vasconia banketxearen kutxazain automatiko bati eraso zioten atzo gauean Donostian. Zehazki, =i molotov koktel=i bat jaurti zioten, eta kalte txiki batzuk eragin zituen. Halaber, zabor edukiontzi zenbaiti su eman zieten erasotzaileek.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, atzo gaueko 22:00ak aldera gertatu ziren eraso horiek: lehendabizi aipatutako bankuaren kutxazain automatikora molotov koktela jaurti zuen jende talde batek, Bulebar ondoan. Ondoren, zenbait zabor edukiontziori su eman zieten.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu