Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak emandako azalpenen arabera, kokteletako batek kuartelaren fatxada jo zuen, eta guardia zibilek eurek itzaldu ahal izan zuen sute txiki bat eragin zuen. Bestea lurrean lehertu zen, eta ez zuen kalterik eragin.
Guardia Zibilaren arabera, hiru gazte izan ziren erasoaren egileak. Geratzeko agindua eman zieten, baina ihes egin zuten.
Erasoa