Jose Montilla Kataluniako Generalitateko presidenteak euskaraz, galizieraz eta katalanez hitz egin du gaur Espainiako Senatuan. "Espainia eleanitza" dela erakutsi nahian erabili ditu Espainiako Estatuko hizkuntza koofizialak.
Aurreko hilabetean Senatuak ganberan Espainiako Estatuan dauden hizkuntza koofizialak erabili ahal izateko bidea hasi zuen, eta Montillak gaur, Kataluniako Estatutua defendatzeko, euskara, galiziera eta katalana erabili ditu.
Euskaraz hitz egitean, hizkuntza aniztasunaz harro egon behar dela esan du, "guztiok aberasten gaituelako". Hizkuntza horien erabilera defendatu du Montillak, eta "jarrera, keinu eta ekintza positiboak" beharrezkoak direla azpimarratu du galizieraz. Hizkuntzek "preziorik" ez dutela ohartarazi du.
PP eta UPN hizkuntza koofizialen erabileraren aurka agertu ziren pasa den hilabetean. Eleanitzak soilik autonomia erkidego batzuk direla zioten bi alderdi haiek.
Montilla euskaraz Senatuan
Espainiako Estatuko hizkuntza koofizialak erabili ditu Kataluniako Generalitateko presidenteak. Aurreko hilabetean Senatuak hizkuntza koofizialen erabilera onartu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu