Golem zinemetan elkartu dira manifestariak Iruñean. Kolore morea izan nagusi Nafarroako hiriburuan ere: banderak, kartelak, zapiak... Jendetza bildu da arratsaldeko manifestazioan. Horren erakusgarri, ia bi ordu behar izan dituztela Gazteluko plazara iristeko. Manifestari batzuek kontatu dutenez, tarte batzuetan, ia ordu erdiz geldi egon behar izan dute.
"Grebara, grebara" kantuan ailegatu dira abiapuntura, esaterako, "lurraren emakumeak". Beste zutabe batzuk ere beren ikurrekin iritsi dira Golemera. Nafarroako landa eremuko emakumeok planto! Irakur zitekeen, esaterako, zutabe horietako baten pankartan.
“Grebara, grebara” kantuan ailegatu dira “lurraren emakumeak” #M8GrebaFeminista@berriapic.twitter.com/5UFUN5akW1
— Joxerra Senar (@joxerrasenar) 2019(e)ko martxoaren 8(a)
Feministen ikurra zeraman oihal more handi bat eraman dute manifestazio buruan, pankartaren aurretik, Gora borroka feminista leloarekin. Atzean, aldarri ugari erakutsi dituzte manifestariek. Feminismoa bai, inklusioa ere bai eta motiboak soberan ditugulako, emakumeentzako enplegu duina esaldiak eraman dituzte karteletan.
Oraindik ez da hasi, baina kostatu zait hasierara iristea #M8GrebaFeminista@berriapic.twitter.com/QDarbKnpNr
— Joxerra Senar (@joxerrasenar) 2019(e)ko martxoaren 8(a)
Txalo artean hasi da manifestazioa, eta pankartaren atzean ez ezik, ibilbidean zehar ere jendetza zegoen zain. Pegatinak banatzen aritu dira martxan zehar, eta denetariko mezuak entzun dira. "Patriarkatua, eroriko da!", "Gora borroka feminista"... Aldarrikapenak jai giroan egin dituzte, eta kanturik ere ez da falta izan: Huntza taldearen Aldapan gora, pausorik pauso, esaterako.
Manifestazioaren tamainari buruzko daturik ez dute eman, baina handia izan dela zalantzarik ez da. Seinale batzuk: ia ibilbide osoan zegoen jendea zain, martxarekin bat egiteko. Hori, gainera, Uharte, Txantrea, Burlata eta Atarrabiako zutabeek mobilizazio nagusiarekin bat egin aurretik.
Manifestazioa bere bidea egiten ari zela, Espainiako Poliziako bi agentek antolatzaileei esan diete Foixeko Katalina etorbidean norabide bakarrean joan beharko dela. Entzun, eta poliziak joan ostean, nabaria zen feministen harridura: "Baina uste al dute sartuko garela norabide bakarrean?".
Ikusten denez, jaramon gutxi egin diete poliziei Armada/Foixeko Katalina etorbidean. Poliziei ere ez zaie askotxo inporta #m8GrebaFeminista@berriapic.twitter.com/A0WNbkYYIF
— Joxerra Senar (@joxerrasenar) 2019(e)ko martxoaren 8(a)
Gazteluko plaza goraino betea zela amaitu da martxa. Ekitaldian, ezgaitasuna duten emakumeek gizartean parte hartzeko dituzten trabak salatu dituzte: lan mundura jotzeko arazoak, soldata apalak, abusuak jasateko arrisku gehiago... "Erabaki ahalmena nahi dugu eta gizonen aukera berak izan". Emakume pentsiodunek ere hartu dute hitza. "Aspertuta gaude... ez dut ezer ikusten", esan du haien ordezkariak, eta barre algaraka hartu du jendeak: "Aspertuta gaude onak izateaz, gaiztoak gara". Algarak txalo bihurtu dira ondoren.
Emakume migratzaileek eta presoek ere zabaldu dute beraien aldarria. "Kartzelatako errealitate gordina gizarteari dagokio". Ikasleek, berriz, "baldintza gero eta prekariagoetan" ari direla salatu dute. Sektorekako aldarrien ondoren, antolatzaileek nabarmendu dute afarroan ehun herri inguru mobilizatu dira baina argi diote ez dutela azaleko aldaketarik nahi: “Aspertuta gaude zurikeria feministaz”. Ez dituzte keinu hutsak nah
Epaitegia, inguratuta
Arratsaldeko ekintzetako bat Iruñeko epaitegietan egin dute grebalariek. Dozenaka emakume bildu dira, eta inguratu egin dute epaitegia. Gainera, pilota batzuk ere bota dituzte aldarri feministekin, eta pegatinez josi dute epaitegia. Besteak beste, nabarmendu dute salaketen %25 baino ez direla zigortzen, eta salatu dute epaile eta bestelakoek ez dutela formaziorik genero ikuspegiaz.
[IRUÑEA]
— Nafarroako Greba Feminista! (@NafarroakoM8) 2019(e)ko martxoaren 8(a)
Epaitegia inguratu eta bolak bota dizkiegu mezu feministekin.
Hemos rodeado los juzgados y lanzado mensajes feministas.
La justicia es un señor que huele a rancio!!#M8GrebaFeministapic.twitter.com/Hirig324Jd
Eguerdiko mobilizazioak
Eguerdiko elkarretaratzeetan, Tuteran Plaza Berrian egin dutena ere oso jendetsua izan da, Nafarroako ELAren irudietan islatzen den bezala.
#M8GrebaFeminista
— ELA Nafarroa (@ELANafarroa) March 8, 2019
Tuterako Plaza Berria
En la Plaza Nueva de Tudela
Huelga feminista!
Aldaketa loratuz, emakumeok*planto pic.twitter.com/J5VQcjZ9nm
CCOO sindikatuak jakinarazi duenez, gaueko txandan Nafarroako enpresa garrantzitsuenetarikoa, Vokswagen, gelditu egin da. Ahotsa-k bildu duenez, goizean hainbat mobilizazio egin dira Nafarroako hamaika herritan. Besteak beste, Lizarran, Tuteran, Kasedan, Irunberrin, Zugarramurdin, Castejonen, Atarrabian, Tafallan, Barañainen, Mendigorrian, Leitzan, Arizkurenen...
[youtube]https://youtu.be/qiP1wDHm8VY[/youtube]
Iruñean, eguerdiko elkarretaratzean, Gazteluko plaza bete egin da. Kontuan eduki behar da Iruñerriko auzo eta herrietan elkarretaratzeak deitu direla, eta erdigunea Gazteluko plazakoa izanik ere, iazkoaren aldean, deialdia sakabanatuagoa zen. Hala ere, plaza bete da. Mugimenduko feministako ordezkariek Iruñea "zoriondu" dute: "Berriz ere lortu dugu, lortzen ari gara". Zapalkuntza jarraitu bitartean, elkar babesten eta zaintzen jarraituko dutela nabarmendu dute.
Erdiguneko etorbide eta errepide nagusia moztu egin dituzte emakumeek eguerdian. Erdian, Espainiako Gobernu ordezkaritza dago eta han diren poliziek hainbat lagun identifikatu dituzte. Itsasoan hiltzen diren emakumeen aldeko protesta izan da.
Nafarroako beste herri ugaritan ere egin dituzte protestak goizean. Denera, 100 bat herri mobilizatu direla jakinarazi dute antolatzaileek. Iruñerrian, esaterako, herri eta auzo guztietan egin dute zerbait, eta handik kanpo ere, Nafarroako hamaika herritan egin dituzte mobilizazioak. Esanguratsuetako bat Lizarrakoa izan da, foruen plaza bete egin delako, @AhotsaInfo-k jasotako irudien arabera.
#M8GrebaFeminista LIZARRA pic.twitter.com/Aa8uBuXvpZ
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) March 8, 2019
Irunberrin, "kapitalismoari, patriarkatuari, heteroarauari, kolonialismoari eta kapazitismoari planto egiteko" performance bat egin dute
[IRUNBERRI]
— Nafarroako Greba Feminista! (@NafarroakoM8) March 8, 2019
Performance@M8EuskalHerria@irunberrigorria#M8GrebaFeminista#FeministokPlanto#Martxoak8#bizitzakerdigunean#heteropatriarkatukapitalistariplantopic.twitter.com/7UcZMYK47z
Erriberako hiriburuan, Tuteran, emakume migratzaileek eman diote hasiera greba egunari.
#M8GrebaFeminista TUTERA. Txupinazo feminista. pic.twitter.com/VTSFlhKY7R
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) March 8, 2019
Bortzirietan, Beran kate bat osatu dute.
(BERA)#M8GrebaFeminista#emakateapic.twitter.com/aCyGBY6JGF
— Nafarroako Greba Feminista! (@NafarroakoM8) March 8, 2019
Erakundeetako ordezkarien elkarretaratzea
12:30. Nafarroako erakundeek ere bat egin dute greba deialdiarekin. Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakaria buru dutela, exekutiboko kontseilariek, Mertxe Leranoz Berditasunerako Institutuko zuzendariak, UPNk, Geroa Baik, PSNk, Ezkerrak, PPk, Jose Luis Arasti Espainiako Gobernuaren ordezkariak eta CCOOko idazkari nagusi Tontxu Rodriguezek elkarretaratzea egin dute goizean. Komunikabideei, Barkosek nabarmendu die "jai giroan egindako aldarrikapena" dela eta hark bat egin duela "konbentzituta": "Aukeren berdintasunaren aldeko borroka honek gaur du mugarria baina borroka egunerokoa da, ordurokoa, esparru guztietan". Nafarroako Gobernuak bat egin du "mugimendu feministak egindako deialdi bakoitzarekin".
Pentsiodunak ere, presente
Hainbat sektorek bat egin dute grebarekin eta horien artean pentsiodunak ere daude. Aurreko urtean, Euskal Herrian izandako mobilizazio handienetakoak izan ziren, bai martxoaren 8koa bai pentsio duinen aldekoa. Emakume talde batek bi aldarrikapenak uztartu ditu, eta presente egon dira Gazteluko plazako elkarretaratzean.
Pentsiodunak ere batu dira eguerdiko elkarretaratzera. Gutxieneez 1080€ko pentsioa eskatzen dute erretiratu guziendako@berria#M8Grebafeministapic.twitter.com/eMkPCidvQP
— Iker Tubia (@ikertb) March 8, 2019
Parlamentuak bat egin du
Nafarroako Parlamentuak bat egin du gaurko mobilizazioarekin. Astelehenean, Eledunen Batzordean, aho batez adierazpen bat onartu zen eta bertan gonbita egiten zien herritarrei gaurko mobilizazioarekin bat egiteko. Parlamentari nafarrek greba jarraitu dute, baina Eusko Legebiltzarrean ez bezala, parlamentuak gaur ateak ireki ditu. Sodena sozietate publikoaren inbertsioen gaineko ikerketa batzordearen saioa egin da, aurreikusi bezala. Jose Maria Roig Industria kontseilari ohia egon da bertan.
Lehen balorazioa
11:50: Mugimendu feministak lehen balorazioa egin du greba egunaz: "Gaur planto egin dugu. Baina ez gara ukazioan geratuko, alternatiba feminista proposatzen dugu, bizitzak erdigunean jartzea. Zaintza politizatu eta ardura kolektibizatu behar dugu". Amaia Zufiaren arabera, grebaren segimendua handia izan da sektore feminizatu eta prekarizatuetan, sindikatuek eurek emandako datuen arabera. Kontsumo grebaren garrantzia ere azpimarratu du Euskalerria irratiko @jklakasta-k jasotako hitzen arabera.
Amaia Zufia (Mugimendu Feminista): "Tamalez denda asko zabaldu dituzte, baina hutsik daude, kontsumo greba funtzionatzen ari da" #M8grebafeminista#M8Iruñea@fm983irratia
— Juan Kruz Lakasta (@jklakasta) March 8, 2019
Sakanan eta Leitzan, eragina
11:45 LABen arabera, ordezkaritza duten enpresatan jarraipena %70ekoa da. "Industrian desorekatua da jarraipena eta zerbitzu publiko zein pribatuan jarraipena handia izaten ari da". Halaber, Irurtzun, Arbizu edo Etxarri Aranazko udaletan emakumeek greba egin dute eta "Sakana, Leitza, Larraun eskualdean daude lau mankomunitateek itxi egin dute erabat".
Irunberrin, kartela eskegi dute
11:40. Irunberriko zahar etxetik gertu, zaintzaileen aldeko ekintza egin dute, "nork zaintzen ditu zaintzaileak" aldarrikatu asmoz. Kartel handi bat eskegi dute.
[IRUNBERRI]
— Nafarroako Greba Feminista! (@NafarroakoM8) March 8, 2019
BIZITZAK ERDIGUNERA!#M8GrebaFeminista#bizitzakerdigunean#FeministokPlanto@M8EuskalHerria@irunberrigorriapic.twitter.com/kGUsR2UehG
Corte Ingles, inguratua
11:30. Iruñearen erdigunean dagoen Corte Ingles saltokiak ateak irekita ditu, baina emakume talde batek inguratu egin du, besteak beste, "Corte Ingles, hiltzaile da Bangladeshen" oihu artean.
[IRUÑEA]
— Nafarroako Greba Feminista! (@NafarroakoM8) March 8, 2019
Patriarcado y capital, alianza criminal!!
Patriarkatu-kapitala aliantza kriminala!!#M8GrebaFeminista#8M#FeministokPlanto#8M2019pic.twitter.com/zTW4Eh1dXx
Billabesak, zerbitzu minimoetan
11:20. Mugimendu feministak deitutako greba oraingoz "gertakari aipagarririk gabe" doala aipatu du TCC konpainiak. Puntako orduetan (6:30etik 9:30era, 13:00etatik 15.30era eta 17:00etatik 20.30era), zerbitzu minimoak %60koa da eta gainerako orduetan, %40koa. Bart gaueko lineatan zein gaurko gauekoetan, linea guztiak orduro ibiliko da, zortzigarrena eta bederatzigarrena ezik (horiek bi orduro).
Bigarren Zabalgunean, piketeak
11:15 Iruñean Bigarren Zabalgunean, goizean goizetik pikete informatibo bat osatu da. Carlos III. etorbidean, hainbat saltoki handi daude, eta horietako batzuk ateak itxi dituzte. Poliziaren presentzia handia da, eta Alde Zaharrean, San Domingoko merkatuan postu batzuk itxita daude, @ikertb-k azaltzen duenez.
Merkatuan postu batzuk itxita daude@berria#M8Grebafeministapic.twitter.com/xnDX53MtXz
— Iker Tubia (@ikertb) March 8, 2019
Nafarroa osoan
10:50. Alta, eragina ez da Iruñera mugatzen. @NafarroakoM8 Twitter kontuan azaldu duten Irunberrin, Lizarran, Barañainen edo Zizur Nagusian grebak erantzun handia izan duela eta piketeak osatu direla. Lizarran, kasu, udaltzainek hiru emakume identifikatu dituzte.
[Zizur Nagusia]
— Nafarroako Greba Feminista! (@NafarroakoM8) March 8, 2019
Jarraitzen dugu gune feminista apaintzen eta girotzen!
Seguimos decorando el gune feminista, y ambientado la plaza!@M8EuskalHerria#M8GrebaFeminista#GoraBorrokaFeministapic.twitter.com/tCMAriF7LR
Lehen orduko eragina
10:30: Goizean goizetik agerikoa izan da ez dela ohiko eguna Nafarroan. Iruñeko Mankomunitatearen udal garraioaren zerbitzuaren maiztasuna aldatu egin da, eta Iruñea erdigunean hainbat saltokik ateak itxita izan dituzte. Kaleetan, berriz, trafikoan edo herritarren eguneroko erritmoa ere ez da ohiko lanegun batekoa.