giZARTEA

Moto gidari bat hil da Arrasaten

2010eko irailaren 22a
14:24
Entzun 00:00:00 00:00:00
Moto gidari bat hil da gaur Arrasaten, GI-627 errepidean auto batekin talka egin ondoren. Istripua 12:40etan gertatu da, Aretxabaletarako saihesbidean.

38 urteko arrasatear gizonezko bat da hildakoa -A.D.S.-. Autoko gidaria eta bere alaba Debagoieneko erietxera eraman dituzte.

Errepideko bide bat moztu egin du Ertzaintzak, eta bide alternatiboa eskaini du.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA