Atzo arratsaldean, 16:30 aldera, Bardozen (Lapurdi), moto batek eta auto batek talka egin zuten D936 bidean: moto gidaria larriki zauritu zen, eta berehala eraman zuten ospitaleko larrialdi zerbitzura, baina han ere ez zuten bizira ekarri ahal izan. 21 urteko gizona hil da.
Autoa gidatzen zuen 69 urteko emaztea erreskatatu dute. Shock egoeran zegoen istripua gertatu ondotik, eta hura ere Baionako ospitalera eraman zuten. D936 errepidea erabat itxi zuten, eta zirkulazioa 18:30 aldera berrezarri zuten martxan.