Ezbeharra

Moto gidari bat hil da Donostian

Hilabetean Gipuzkoako hiriburuan hil den bigarren moto gidaria da.

Garabia motoa eramaten, istripua izan den tokian. GORKA RUBIO, FOKU
2023ko martxoaren 31
11:29
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaur goizean, 08:30ak inguruan, trafiko istripu oso larri bat izan da Donostian, Jose Elosegi alkatearen etorbidean. Ezbeharrean 20 urteko moto gidari bat hil da. Ulia hotelaren parean izan da istripua, eta, ondorioz, Bidebietarako errepidea itxi behar izan dute.

Donostian hilabetean hil den bigarren moto gidaria da. Martxoaren 17an hil zen beste bat, suhiltzaileen parkearen biribilgunearen parean. 51 urte zituen orduko horretan hil zen motozaleak. Udaltzaingoa ari da gaurko ezbeharra ikertzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.