Moto gidari batek istripua izan du BI-3152 errepidean, Lemoiz parean (Bizkaia), eta bertan hil da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 17:30 aldera gertatu da istripua.
Istripua gertatu den lekura joan dira larrialdietako langileak, baina ezin izan dute gidaria suspertu. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.