Motozale bat hil da gaur arratsaldean, GI-3440 errepidean izandako istripu batean, Lezon (Gipuzkoa). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EFE albiste agentziari azaldu dionez, ezbeharra 18:00ak baino zertxobait lehenago gertatu da.
Aste honetan Euskal Herrian hil den bigarren motor gidaria da. Astelehenetik astearterako gauean beste gizonezko bat hil zen, Miarritzen (Lapurdi), motoan zihoala bide bazterreko argi bat jota.