Zugarramurdiko (Nafarroa) 51 urteko gizon bat hil da gaur goizaldean NA-4401 errepidean izandako istripu batean, Urdazubi parean. Haizeteek argindar kable bat bota dute, eta bertako kablea errepidean geratu da; motor gidariak kablea jo du, eta istripua izan du.
SOS Nafarroak 05:11n jaso du albistearen abisua. Medikuak, anbulantzia, suhiltzaileak eta foruzainak joan dira istripuaren lekura. Foruzaingoa ari da istripua ikertzen.