Motorzale bat hil da Loiun autobus baten kontra jota

Istripua astelehenean gertatu zen, 22:00ak aldera, aireporturako bidean.

Bi polizia Donostian, joan den otsailaren 11n, moto istripu bat gertatu zen tokian. JUAN HERRERO / EFE
Bi ertzain Donostian, joan den otsailaren 11n, moto istripu bat gertatu zen tokian. JUAN HERRERO / EFE
2025eko uztailaren 22a
09:05
Entzun 00:00:0000:00:00

57 urteko motorzale bat hil da Loiun (Bizkaia) autobus bat jota. Istripua atzo gaueko hamarrak pasatxoan gertatu zen N-633 errepidean, Loiuko aireporturako bidean. Oraindik ikertzen ari dira ezbeharra zergatik gertatu zen.

Astigarragan (Gipuzkoa), berriz, bi pertsona zauritu ziren auto istripu batean atzo. Bi ibilgailuk elkar jo, eta horietako bat irauli egin zen. Istripua atzo arratsaldeko zazpiak aldera gertatu zen A-15 errepidean, Hernanirako (Gipuzkoa) bidean. Zaurituak Donostiako erietxera eraman zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.