Ingurumena

'Motxo' garabi batekin aterako dute

Arrantzontziak hiru aste daramatza Deba eta Zumaia arteko kostaldean.

2010eko azaroaren 26a
17:36
Entzun 00:00:0000:00:00
Motxo Bermeoko arrantzontzia Deba eta Zumaiako itsaslabarretik ateratzeko garabi bat erabiliko dute, Baleike.com Zumaiako webguneak dioenez. Garabiak 50 metrotik egin dezake lan, eta Motxo leku seguru batean utziko du.

Itsasotik kanpo dela, harraldean geratzen diren materialak garbituko dituzte, eta arrantzontzia bertan zatikatuko dute, garraiatu ahal izateko. Plangintza hori Usabiaga garabi enpresak aurkeztu du.

Orain dela hiru aste geratu zen Motxo Deba eta Zumaia arteko kostaldean, handik atera ezinik. Istripuaren hurrengo egunetan arrantzontzia handik mugitzen saiatu ziren, baina eguraldi txarrak eta itsaso nahasiak ez zuen lagundu. Horrenbestez, lanak bertan behera gelditu ziren, plan berri baten bila. Ontziak olio isuriak izan ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.