gizartea

'Motxo'-k hamabi tona gasoil isuri ditu dagoeneko itsasora

Bermeoko arrantzontzia atzo irauli egin zen Deba eta Zumaiako itsaslabarrean, eta bertan uztea erabaki dute. Herenegun goizean hantxe geratu zen, haitzetan.

2010eko azaroaren 6a
17:21
Entzun 00:00:0000:00:00
Motxo Bermeoko arrantzontziak buruhausteak ematen segitzen du, eta handiak. Izan ere, dagoeneko hamabi tona gasoil isuri ditu itsasora, Deba eta Zumaia artean. Beste lau bat tona erregai dauzka barruan, eta badirudi isuritzen jarraituko duela, Itsas Salbamenduko langileak ontzia ezin domatuta daudelako. Gainera, han uztea erabaki dute.

Atzo arratsaldeko ordubiak aldera irauli zenMotxo, haitzetatik atera nahian zebiltzala. Pixka bat geroago ekin zion erregaia galtzeari. Eusko Jaurlaritzak dio ingurumen arriskurik ez dagoela, eta erregaia jasotzen ari direla.

Ostegun goizaldean izan zen istripua arrantzontziak Deba eta Zumaiako itsaslabarrean; hondoa jota geratu zen. Bertako bederatzi arrantzaleak onik atera zituzten. Ontziko nagusiak adierazi du "inori kalterik egin barik" ari zirela han inguruan beharrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.