Mozioa aurkeztu du Aralarrek Eusko Legebiltzarrean

2010eko urtarrilaren 16a
13:36
Entzun 00:00:0000:00:00
Egunkaria auzia-ri buruzko mozioa sartu du Aralarrek Eusko Legebiltzarrean. Testuak eskaera egiten dio Espainiako Auzitegi Nazionalari auzia behin betiko artxibatzeko eta egindako kalteak osatzeko. Era berean, auzipetuei elkartasuna helarazteko eskatzen dio Legebiltzarrari. Egunkaria-ren aurkako prozesua "zuzenbideko oinarririk gabekoa" dela dio.

PSE-EEk bi puntu horiek babestu egin ditu aste Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Abstenitu egin zen, ordea, epaia ezagutzera ematen den saiora instituzioko ordezkaritza bidaltzeko eskaeran. Legebiltzarrean ez dute eztabaidatuko puntu hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.