munDUA

Mundialeko finala ikusten ari ziren 64 lagun hil dituzte Ugandan

Bi bonba lehertu dituzte Kampalan: errugbi egoitza batean eta jatetxe batean. "Eraso terroristak" izan direla dio Poliziak, eta Al Kaeda inguruko talde bati egotzi dizkio.

2010eko uztailaren 12a
11:49
Entzun
Espainia-Herbehereak Hegoafrikako futboleko Munduko Kopako finala telebistaz ikusten ari ziren 64 lagun hil dituzte Kampalan (Uganda), bi lokaletan bonbak lehertuta. Errugbi egoitza batean izan da atentatu bat eta jatetxe batean bestea. Beste 70 lagun zaurituta daude.

Ugandako Poliziak Al Kaeda inguruko talde bati egotzi dizkio erasoak: Al Shabab-i. Oraindik inork ez du bere gain hartu. "Garbi dago atentatu terroristak izan direla", esan du Kale Kaihura Poliziaren buruak.

Mundialean Al Shababek eta beste talde batzuek Somalian euren kontrolpean dituzten tokietan jendeari debekatu egin diote partidak ikustea. Talde hark egin badu Ugandako atentatua, lehen aldiz izango da lehergaiz egiten duela eraso bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.