Familia tradizionala goraipatzeko baliatu du Jose Igancio Munilla gotzainak ndre Mari Zuriaren eguneko sermoia, eta bide batez Mendebaldeak bultzatzen duen "genero ideologia" gaitzetsi du, ohartaraziz "familia eta ezkontza" desegitea duela helburu. "Garrantzitsua da ohartzea politikoki zuzentzat dugunak bat egiten duela genero ideologiarekin, eta horrek familia eta ezkontza desegitea dituela helburu".
Munillak ohartarazi du, halaber, litekeena dela katolikoek etorkizunean "garesti" ordaindu behar izatea "pentsamendu bakar" horrekiko ikuspuntu kritikoa.