Ingurumena

Muskizko koke plantaren kontrako koordinakundea auzitegietara jotzeko prest

Egitasmoaren aurkako taldeak dio Petronorrek ez duela eraikitze lanetarako baimenik oraindik. Larunbat honetan plantaren aurkako manifestazioa egingo dute

2008ko azaroaren 3a
16:37
Entzun 00:00:0000:00:00
Baimena jaso aurretik Petronor Muskizen (Bizkaia) koke planta eraikitzeko lanetan hasten bada, egitasmoaren aurkako koordinakundeak gaur jakinarazi du auzitegietara joko duela. Lehengo astean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak zioen proiektuari baimena emango diola, baina koordinakundeak berriro esan du, oraingoz, halakorik ez dagoela. "Baimena iristen bazaio ere, Petronorrek hilabete baino gehiago egon beharko du". Haren arabera, enpresak oraindik ez du egitasmoaren hiritartze egokitzapen txostena.

Koordinakundeak dio balizko baimena eman aurreko fasean helegiteak egon egongo direla, "eta oso sendoak, gainera".

Tramitazioan gizarteari parte hartzen ez diotela utzi salatu du, eta Jaurlaritzako Ingurumen Saila kritikatu du horregatik.

Petronor Jaurlaritza "presionatzen" ari da, aipatutako koordinakundeak dioenez, eta uste du Espainiako Estatuko Abokatuak auzian parte hartu beharko lukeela.

Larunbat honetan koke plantaren aurkako manifestazioa egingo dute, Muskizen, Gure osasuna ez da negozioa. Koke ez lelopean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.