gizartea

Mutiko bat A/H1N1 birusaz kutsatu da Ajangizko udalekuetan

Bizkaiko Aldundiak antolatutako udalekuetan zegoen haurra. Gainerako adintxikikoak ez dute gripearen sintomarik.

2009ko uztailaren 28a
19:03
Entzun
Bizkaiko Aldundiak Ajangizen antolatu dituen udalekuetan mutiko bat gaixotu da A/H1N1 birusaz. Gainerako adintxikikoak ez dute gripearen sintomarik. Hala ere, kasuaren berri jakin bezala, nahi izan zuten gurasoek umeak etxera eraman ahal izan zituzten.

Bestalde, atzo bi emakume ospitaleratu zituzten Nafarroan A/H1N1 birusak jota. Bizkaian, Barakaldoko Gurutzetako erietxean bi hilabeteko haurra kutsatuta dago eta Gipuzkoan, Donostiako ospitalean 36 urteko gizon bat.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du A/H1N1 birusaren aurkako txertoa udazkenean izango dela eskuragai. Orduan, 14 urte azpiko haur guztiak eta irakasleak txertatuko dituztela nabarmendu du Osakidetzak.

Gripeaz babesteko gomendioak

Birusaren hedapen azkarra ikusita eta Osasunerako Mundu Erakundearen gomendioei jarraituz, Osakidetzak "aholku erraz" batzuk eman ditu A/H1N1 birusa ekiditeko: Eztul edo doministiku egitean sudurra mukizapi batez estaltzea, mukizapia erabili bezain laister zakarrontzira botatzea, eskuak sarri garbitzea eta besarkadak eta muxuak sahiestea.

Gripearen sintomak dituenari, aldiz, etxean geratzea eta inguruko pertsonekiko metro bat baino gehiagoko distantzia mantentzea aholkatzen du Osakidetzak. Haurdun dauden emakumeek edota gaixotasun larriren bat dutenek birusaren zantzuak nabarituz gero, medikuarengana joatea gomendatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.