emakumeen aurkako indarkeria

Mutil gazte bat atxilotu dute Irunen, neska-lagun ohia jo duelakoan

Getxon beste bat atzeman dute, bikotekideari bultzakada ematea egotzita.

2010eko urtarrilaren 4a
16:10
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak 23 urteko mutil bat atxilotu du Irunen (Gipuzkoa), bikotekide ohia jo egin duela egotzita. Ertzainen arabera, mehatxuak ere egin dizkio neska-lagun izandakoari, eta honek okindegi batean hartu behar izan du babesa. Atzo arratsaldeko ordu biak aldera izan zen gertaera, eta mutila biktimaren atzetik aritu zen, jazarriz eta joka, lekuko batek poliziei egiaztatu zienez.

Emakumezkoak jakinarazi du duela bost urte hasi zela bikotekidea mehatxuka, harremana hasi zutenean. Harrezkero tratu txarrak eta sexu erasoak jaso izan dituela salatu du biktimak, baina ez duela behin ere parte hartu.

Getxon (Bizkaia) 33 urteko gizonezkoa atzeman zuten atzo, neska-lagunari bultzakada ematea egotzita. Algortan izan zen ustezko erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.