Errepideak

Mutil gazte bat zauritu da Leioan, bi autok elkar jota

22 urteko gizonezko bat zauritu da bart Leioan (Bizkaia), bi autok izan duten istripu batean. Abantzadako errepidean gertatu da ezbeharra.

2006ko abuztuaren 28a
16:28
Entzun 00:00:0000:00:00
DYAk agertu duenez, goizeko ordubata hogeitabost gutxi aldera gertatu da istripua: bi autok elkar jo dute, eta haietako batean zihoan O.C.P. 22 urteko bilbotarra zauritu egin da. Gurutzetako (Barakaldo) erietxera eraman behar izan dute. Ospitaleko iturrien arabera, "erreserbatua" da pronostikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.