Mutil-lagun ohiaren bikotekideari eraso egitea leporatuta, atxilo

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak 32 urteko andre bat atxilotu zuen herenegun Donostian, mutil-lagun ohiaren bikotekideari guraize batzuekin eraso egitea leporatuta. Heriotza mehatxuak egitea ere egozten diote.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera, ustezko erasotzailea bikoteak Egia auzoan duen etxebizitzara joan zen, mutil-lagun ohiarekin hitz egiteko asmoz. Ez zegoenez, egungo bikotekideak hitz egin zuen. Baina ustez atxilotuak guraizeekin eraso egin, eta ilea moztu zion. Antza, heriotza mehatxua ere egin zion. Ertzaintzaren arabera, gainera, biktimaren lehengusina aurre egiten saiatu zen, baina ari ere egin zion eraso.

Azkenean, gizonak lortu zuen aurre egitea, eta Ertzaintzari deitu behar izan zioten, andrea ez baitzen lasaitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.