euskal presoak

Mutrikuko txosnagunetik presoen argazkiak kendu dituzte kalez jantzitako ertzainek

Presoen argazkiak kendu arren, horiekiko elkartasuna eta babesa indartzen jarraituko duela adierazi du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.

2009ko uztailaren 27a
13:17
Entzun 00:00:0000:00:00
Mutrikuko (Gipuzkoa) txosnagunetik euskal presoen argazkiak kendu dituzte kalez jantzitako ertzainek,Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) salatu duenez. Asteburuan izan da gertaera hori, Mutrikun jaiak ospatzen ari zirenean. Ertzaintzak euskal presoen argazkiak kendu arren, presoekiko elkartasuna eta babesa indartzen jarraituko duela nabarmendu du AAMk.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren aginduz, presoen argazkiak kentzen ari da Ertzaintza, irudiok "terrorismoa goresten" dutelakoan. Martxoan hasi zen, aurreko Jaurlaritzarekin; orduan Arrasaten (Gipuzkoa) erretiratu zituzten. Nafarroako Gobernuak Guardia Zibilari, Espainiako Poliziari eta foruzainei ere presoen argazkiak kentzeko agindu berri die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.