Gizartea

N-1ean kontrako noranzkoan 30 kilometroan gidari

45 urteko emakume batek bart beste bidetik egin du Andoain eta Ordizia arteko tartea. Ertzaintzak atxilotu egin du.

2009ko maiatzaren 26a
11:43
Entzun
Ertzaintzak 45 urteko emakumezko bat atxilotu du gaur goizean, N-1 errepidean Andoain eta Ordizia artean (Gipuzkoa) bere autoarekin 30 kilometro egin dituelako kontrako noranzkoan gidari. Trafikoaren segurtasunaren aurkako delitua leporatu diote.

Horretaz gain, gidariak legez baimendutako alkohol tasa hirukoitza zeukala ikusi dute ertzainek.

3:30ak aldera, Andoainen, Bazkardoko bihurguneen parean, auto bat aurkako noranzkoan eta abiadura handian zihoala jakin du Ertzaintzak; ibilgailua Gasteiz aldera zihoan, Iruneko (Gipuzkoa) noranzkoan doazen bideetatik. Poliziak autoa Ordizia parean geldiarazteko plana abiatu du, eta gelditu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.