N-634 errepidea itxi dute Zumaian, luizi baten ondorioz

Itxita egongo da egun osoan.

2008ko urtarrilaren 30a
12:34
Entzun
N-634 errepidea itxita dago Zumaiatik Getariara (Gipuzkoa), goizeko zazpi eta erdiak aldera Zumaian Santio hondartzaren parean gertatu den luizi baten ondorioz, eta hala egongo da egun osoan. Bi noranzkoetan itxi behar izan dute errepidea, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez.

Meagako gainetik ari dira trafikoa bideratzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.