Floren Luki Barañaingo alkatearen (Nafarroa Bai) kontrako zentsura mozioa aurkeztu dute gaur goizean UPNko eta PSNko zinegotziek; Luki alkatetzatik kentzea eta haren lekua Jose Antonio Mendibe UPNko zinegotziak hartzea proposatzen dute mozioan.
Hilaren 25eko udal batzarrean eztabaidatuko dute, eta aurrerako da, Barañaingo 21 zinegotzietatik 14 baitituzte UPN (10) eta PSN (4 ARTEAN). NaBaik 7 ditu.
Elena Torres PSNko jarduneko idazkari nagusiak iragarri zuen larunbatean zentsura mozioa aurkeztuko zutela, Luki ez dela "gobernatzeko gai" iritzita.