Talde abertzaleei Nafarroa Bairen antzeko proiektu bat eratzeko asmoa zabaldu die Pello Urizar EAko idazkari nagusiak. "Alderdikeriak eta indarkeria alde batera utzi eta demokraziak eskaintzen dituen baliabideak erabiliz koalizio bat sortu nahi dugu, modu horretara, PSE-EE eta PPren arteko ententeari aurre egiteko".
"NaBai koalizioak seriotasunez eta adimenez Nafarroako ideia ezberdinak bildu ditu eta itxaropenezko proiektua eratu du. Abertzaletasunaren, giza eskubideen eta demokraziaren aldeko milaka herritar erakarri ditu", adierazi du Urizarrek. Gainera, "Nafarroan UPN, PSN, CDN eta PP alderdien alternatiba izatea lortu du NaBaik, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoara ideia hori zabaldu nahi dugu. Badakigu hiru probintzia horietako egoera Nafarroarekiko ezberdina dela, beraz, elkarrizketa izango da NaBairen antzeko proiektu bat sortzeko oinarria".
Proiektuaren parte izateko indarkeria alde batera uztea ezinbestekoa izango dela nabarmendu du Urizarrek.
politika
NaBairen antzeko proiektu bat eratzeko deia egin die EAk talde abertzaleei
Koalizioaren parte izateko indarkeria baztertzea baldintza ezinbestekoa izango dela jakinarazi du Pello Urizar EAko idazkari nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu