Nafarroako Gobernuak bere burua definitu gabe jarraitzen du. Marta Vera Osasun kontseilariak atzo adierazi zuen Raxoik hartutako neurriak aztertzen ari direla "aplikatu beharreko murrizketak" zeintzuk diren aztertzeko, eta nabarmendu zuen autogobernua babestuko dutela. "Nafarroaren jarrera orain bitartekoa izango da, gure eskumenak babestearena", zioen. Hala ere, Osasun kontseilariaren esanetan, Gobernuak beharrezko neurri guztiak hartuko ditu defizit helburuak betetzeko.
Hauteskundeak ate-joka direla ematen duen honetan, Eusko Jaurlaritzak autogobernuaren defentsaren bandera hartu eta Espainiako Gobernuak ezarri dituen neurrien aurka egin du. Bizkaiak eta Gipuzkoak ere iragarri dute ez dituztela murrizketak aplikatuko; Arabak, aldiz, "beharrezkotzat jo ditu.