Nafarroa Oinez Zangozan ospatuko da heldu den urtean

Aurtengo festaren balorazio «oso ona» egin du Andra Mari ikastolak, eta lekukoa eman dio Zangoza ikastolari

Etxarri Aranazko eta Zangozako ikastoletako ordezkariak, atzo, Iruñean. NIE.
2023ko urriaren 26a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Heldu den urtean, Zangozan piztuko da Nafarroako ikastolen festa. Atzo aurkeztu zuten 2024ko Nafarroa Oinez, Iruñean, Nafarroako Ikastolen Elkartearen egoitzan, eta han izan ziren bai ikastolako arduradunak eta bai Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastolako ordezkariak, iragan berri den festaren balorazioa egin eta lekukoa zangozarren esku uzteko. Datorren urteko Nafarroa Oinez-en leloa Piztu! izanen da; irudia, berriz, kolore anitzeko errainuak lau haizeetara zabaltzen dituen eguzki bat.

Andra Mari ikastolako kideak «oso pozik» azaldu ziren urriaren 8an Etxarri Aranatzen ospatutako festak izan zuen «harrera bikainagatik». Boluntarioen lana eskertu zuen Iñigo Orella zuzendariak, eta gogorarazi zuen berrehundik gora lagun aritu direla antolaketa lanetan urte osoan, eta mila inguru egunean bertan. Ikastolako lehendakariorde Izaskun Errazkinek, berriz, ofizialtasunaren aldeko mezua aldarrikatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.