Hizkuntz normalizazioa

Nafarroako aurrekontuek euskararen etorkizuna herri ekimenaren esku utzi dutela salatu du Kontseiluak

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Nafarroan 2006rako onartutako aurrekontuek euskararen normalizazioan izango dituzten ondorioei buruzko azterketa plazaratu du. Besteak beste, aurrekontuetan euskararekiko nabaritu den interes faltari aurre egiteko herri ekimenaren indarra ezinbestekoa izango dela ohartarazi du Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak.

2006ko urtarrilaren 4a
13:10
Entzun
“Administrazioak ez baditu ahaleginak egiten, herriak eman beharko dio behar duen bultzada euskararen normalizazioari”, azpimarratu du Mendigurenek. Kontseiluko idazkari nagusiak azaldu duenez “hizkuntza-politikarako emandako kopuruekin euskarak ez du aurrera egiteko aukerarik izango”.

Mendigurenek azaldu du aurrera egiten hasi eta hizkuntza-eskububideen urraketari bukaera emateko garaia dela. Era berean, euskalgintzak aurten euskararen garrantzia azpimarratu behar duela aldarrikatu du Kontseiluak.

“Berriro ere aurrekontuetan euskarari eman ohi izan zaion apurra mantendu da, atzerapauso nabarmena emanez”, salatu du Mendigurenek. 2006ko Nafarroako aurrekontuen azterketa egin ostean, alderdi politikoei hizkuntza-politikan aurrera egiteko eskaera egin die Kontseiluak.

Kontseiluak euskararen sustapenerako 34 milioi euro gordetzeko eskatu zuen: “2006ean 4 milioi euro aurreikusi dituzte, kopuru lotsagarria da”, salatu du. Bestalde, Nafarroako Gobernuak administrazioa euskalduntzeko ez duela dirurik gordegogorarazi du Mendigurenek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.