Lekunberrin (Nafarroa) Mao Mao Beach dantzalekuko aparkalekuan larunbatean izandako hilketarekin zerikusia dutelakoan bi lagun espetxera bidali ditu gaur Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Guardia Zibilak beste bi pertsona ere atzeman zituen haiekin batera, baina auzitegiak horiek aske utzi ditu.
6:43an izan zen Lekunberriko gertaera, eta 21 urteko donostiar bat hil zuten -A.L.L.-, labankadaz. Guardia Zibilak 7:20an aipatutako lau pertsonak atzeman zituen Berriobeitin (Nafarroa), auto batean zihoazela.
Nafarroako Auzitegi Nagusiak S.F.R.S.ri hilketaren egilea izatea leporatu dio eta D.V.M.ri laguntzaile izatea.
Donostiar gaztea 9:10ean zendu zen, Iruñeko Ospitalean.
gizartea