Nafarroako basozainek salatu dute suteei aurre egiteko baliabide gutxiegi daudela

Protesta bat egin dute gaur Iruñean, eta, esan dutenez, lantalde ia osoak bat egin du mobilizazioekin: «Inoiz ikusi gabea zen halakorik».

Baso sute bat iaz, Nafarroan, Obanos eta inguruetan. IÑIGO URIZ / FOKU
Baso sute bat iaz, Nafarroan, Obanos eta inguruetan. IÑIGO URIZ / FOKU
arantxa iraola
2026ko uztailaren 23a
13:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nafarroako basozainek protesta egin dute gaur Iruñean. Lan baldintzak hobetu zioen pankarta bat zabaldu dute, eta salatu lantaldea urriegia dela suteetako lanei behar bezala erantzuteko. Adierazi dutenez, basozain ia denek bat egin dute egoeraz ohartarazteko abiatu dituzten mobilizazioekin: «Nafarroako Gobernuan inoiz ikusi gabea da halakorik».

Gogoratu dute suteekin aparteko kezka izaten dela uda garaian, eta jada izan direla zailtasunak. Adibidez, berriki sute bat izan da Nafarroako mugatik hurbil, Aragoiko Cinco Villas udalerrian (Espainia), eta «mehatxu» izan da Nafarroarentzat; hori dela eta, «ahal izan duten moduan» erantzun behar izan diote egoerari. 

Eskakizun zehatzak dituzte: esaterako, lantaldea finkatzeko planetan hamazazpi lanpostu betetzea, eta lan baldintzetan hobekuntzak egitea. Izan ere, egungo hainbat egoera «feudalismokoak» direla salatu dute. Eskatzen ari diren hobekuntzen bidez, lortu nahi dute basozainen lan baldintzak eta larrialdietan jarduten duten beste hainbat profesionalenak parekatzea: medikuak, erizainak, foruzainak eta suhiltzaileak. 

Salatu dute martxotik hona ez dela biderik ireki eskakizun horiei buruz jarduteko. 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA