Atzo Frantziako Poliziak Armendarizen, Bidarrain eta Ortzaizen (Nafarroa Beherea) atxilotu zituen hiru gazteei 24 orduz luzatu diete atxiloaldia, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gaur goizean jakinarazi duenez. Armendaritzen Jordi Foucher atzeman zuten, Bidarrain William Indart eta Ortzaizen Julien Bidart. Inkomunikatuta dauzkate, Pauen.
2008an Baigorriko jendarmeriaren aurka botatako molotov koktela batekin dute atxiloketek zerikusia, Poliziaren arabera.
Gaur 9:00etan adintxikiko lagun bat deklaratzera deitu dute polizia etxera, azaldu da eta libre utzi dute.
Atxiloketen berri izan ondoren, Askatasunak kezka agertu zuen, eta atxiloketa "mediatikoa" salatu: "Sarekada berri hau salatzen dugu eta gure kezka adierazi nahi dugu galdezketa hauei begira. Frantses autoritateak aspaldiko gertakari batengatik sarekada hori orain, euroagindu baten emaitzaren bezperan [Aurore Martinena], eramatea kasualidade bat denik ez dugu pentsatzen. Ohitu digu gisa bereko atxiloketa mediatikoak ikustea, gure arreta biltzeko balio dutena gibeletik kolpeak emateko maneran...".
Gaur ere protesta ekimenak egingo dituzte: Maulen goizean elkarretaratzea egin dute, Pauen 18:30ean izango da ekimena eta Ortzaizen 19:00etan. Atzo denera 150 lagun batu ziren.
atxiLOKETAk