politika

Nafarroako EAk eta ezker abertzaleak elkarlanerako urratsa egin dute gaur

Bien lankidetza sustatzeko bilera egin dute Iruñean, eta eremu ezkertiar eta abertzalearen garapena bultzatzeko konpromisoa hartu dute. Koldo Amezketa, Eva Aranguren, Txelui Moreno eta Marine Pueyo izan dira batzarrean.

2010eko ekainaren 10a
17:29
Entzun
Nafarroako EAk eta ezker abertzaleak lankidetza sustatzeko asmoz beste urrats bat egin dute gaur, Iruñean bilera eginda. Etorkizunari begira ildo bateratuak landu nahi dituzte, bidean izan dituzten "arazoak" alboratuz.

EAtik Koldo Amezketa eta Eva Aranguren joan dira batzarrera, eta ezker abertzaletik Txelui Moreno eta Marine Pueyo. Bilera amaitu ostean, ohar bat kaleratu dute, eta horretan gogoeta bateratua egiten dute azterketa politikoari buruz eta jarraitu beharreko ibilbidearen gainean.

Orohar, "Euskal Herriaren bake prozesurako eta normalizazio politikorako zabal daitezkeen aukerei lehentasuna" eman behar zaiela uste dute, eta konkretuki "Nafarroarentzat eredu politiko berria" sortu behar dela. Alderdi politikoek aukera horien mailan egon behar dute, euren ustez, eta horregatik alderdiak barneratuko dituen akordio zabalak beharrezkoak dira, kontsentsu zabalak eredu politiko eta sozialei buruz. Haien edukien inguruan eztabaida bultzatu behar dela esaterakoan bat datoz, "herritarren borondateari eta beharrei erantzuteko".

Aldaketaren alde lan egiteko deia

Eztabaida beharrezkoa delako, "ezkertiar, independentista eta gutxiengoan dauden sektoeei" dei egiten diete elkarrekin lan egiteko, "aldaketaren alde", uste baitute euskal gatazka amaitzeko eta aldaketa politiko eta soziala bideratzeko "aliantza zabala eta inplikazio soziala" behar direla, "giza eskubide eta zibil eta politiko guztien errespetutik, salbuespenik gabe".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.