Nafarroako formula Euskal Herrira zabaldu nahi du EAk

Araba Bai, Alternatiba eta independenteekin harremanetan daudela baieztatu du Pello Urizarrek

Erredakzioa
2011ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Larunbatean EAk eta Herritarron Garaia agiriaren sinatzaileek hurrengo hauteskundeei begira eskaintza politiko berria aurkeztu zuten, eta proiektu hori Araba, Bizkai eta Gipuzkoara zabaldu nahi dute orain, EAko idazkari nagusi Pello Urizarrek esan duenez. Urizarrek Herri Irratianadierazi du Nafarroatik Euskal Herrira jauzi egingo duen subjektu politikoa gauzatzeko harremanetan daudela Alternatiba, Araba Bai eta independienteekin. Azpimarratu duenez, ezkerreko indar abertzaleen arteko indar bilketaren alde lanean ari da bere alderdia,eta bide horretan ezdute «betorik» onartuko.

Azken egunotan hainbat hedabidek zabaldu dute maiatzeko hauteskundeei begira EAk, Alternatibak eta ezker abertzaleak koalizioa eratuko dutela, eta bere izena Bildu izango dela. Urizarrek ukatu egin du hiru alderdien artean koalizio akordiorik lortu denik, eta esan du ezker abertzaleak «marka propioarekin» aurkeztu beharko lukeela hauteskundeeetara, alegia Sorturekin.

Nafarroa Baiko eledun Patxi Zabaletak begi onez jaso du EAk eta Herritarron Garaiak aurkeztu duten eskaintza politikoa. «Erabat zilegi» dela eta hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko eskubide osoa dutela azpimarratu du. Koalizio berriak «trabarik» gabe lan egitea espero duela esan du Zabaletak. Nolanahi ere, erantsi du NaBairen hauteskundeetako etsaia UPN dela, etaziur da Nafarroako aldaketa politikoa NaBairen emaitzen araberakoa izango dela.

Txelui Moreno ezker abertzalearen ordezkariarentzat «oso interesgarria» da Nafarroan indar ezkertiar, aurrerakoi, abertzale eta euskaltzaleen metaketaren alde egiten ari den lana. Nolanahi ere, orain ezker abertzalearen lehetasuna legeztatzea dela esan du Morenok, eta ez hauteskundeei begira «A, B edo Z planak» prestatzea.

Gorenaren bilera, bihar

Espainiako Auzitegi Goreneko 61eko areto borezia bihar bilduko da Sortu ez erregistratzeari buruzko epaia idazteko. Lehenengo asteazkenean jakinarazi zuen ezezkoaren aldeko erabakia. Bederatzi epailek Fiskaltza eta Estatuaren abokatuaren tesiekin bat egin zuten, eta zazpik, kontra. Hiruk, gainera, boto partikularra idazteko asmoa agertu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.