Nafarroako genero politikak salatu dituzte

Gazteen arteko genero indarkeriarekin kezkaturik agertu dira Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua

2012ko azaroaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nafarroako Gobernuak azken urteetan bultzatu dituen genero politikak salatu ditu Indarkeria Sexistaren Kontrako Emakumeen Plataformak. Indarkeria sexistaren kontrako 22/2002 Foru Legea hamar urtean ez dela bete salatu dute, eta Familia eta Berdintasunerako Nafarroako Institutuaren «bilakaera ideologikoarekin» kezkaturik agertu dira: «Legea martxan jarri zenetik hamar urte pasatu diren honetan, Nafarroan hamar emakume baino gehiago hil dituzte. Indarkeria pairatzen duten emakumeen kopurua, gainera, handituz doa. Horrek argi erakusten digu sasi neurri horiek ez direla nahikoa».

Berdintasunerako Institutuari dagokionez, salatu dute Nafarroako Gobernuak duen helburua zera dela: berdintasunerako politiketan norabide aldaketa bat izatea, praktikan politika horiek desagertuz joateko. Hala, iaz, institutuaren izenean familia hitza gehitzean, beste zentzu ideologiko bat eman ziotela salatu dute. Izenaren alde ideologikotik haratago, aldaketak alde materialari eragingo diola azaldu dute eta, hala, diru gutxiago erabiliko dela berdintasuna sustatzeko. Ondorioz, herritarrei deia egin diete igande eguerdian IruñekoGaztelu plazatik abiatuko den manifestaziora joateko, eta emakumeen aurkako tratu txarrak salatzeko.

Eguneroko indarkeria

Eusko Jaurlaritza, Nafarroako gobernua eta Gasteizko Udala kezkaturik agertu dira indarkeria matxista areagotu egin dealko gazteen artean. «Belaunaldi gazteenetan indarkeria matxistarik eta desberdintasunik ez dela azaltzen duen mitotik urrun, errealitateak erakusten digu gazteen arten genero indarkeria arazo kezkagarri bat dela», salatu du Eusko Jaurlaritzak.

Indarkeria matxista, egunerokotasunaren parte dela agertu dute, eta adierazpen anitz dituela azaldu. «Guztiak» salatu dituzte. Hala izanik, emakumeen kontrako indarkeriaren aurka egiteko, ezinbestekotzat jo dute «maskulinititate eta feminitate ereduen aldaketa sakonaren beharraz ohartzea».

Donostiako Udaleko ordezkariek, berriz, «krisi ekonomiko matxista» salatu dute, eta kanpaina bat jarri dute abian herritarrak horretaz jabetu daitezen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.