GIZARTEA

Nafarroako Gobernuak ekainean aurkeztuko du suhiltzaileen lan eskaintza publiko berria

"UPNren garaiko diru xahutzearen ondorioz", Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzua kinka larrian zegoela adierazi dute Maria Jose Beaumont Barne kontseilariak eta Victor Rubio zerbitzuburuak.

Nafarroako suhiltzaileak, gobernuak zerbitzu publikoa berma dezala eskatzeko agerraldian. IÑIGO URI / ARGAZKI PRESS
Ion Orzaiz.
2016ko ekainaren 3a
13:01
Entzun

Ekainean izanen da. Nafarroako Gobernuko Barne kontseilari Maria Jose Beaumontek iragarri duenez, hil honetan aurkeztuko dute suhiltzaileen lan eskaintza publiko berria. Ez du argitu, ordea, zenbat lanpostu eskainiko dituzten. Kontseilariaren esanetan, deialdi horren helburua izanen da "aurreko gobernuaren kudeaketa kaskarrak eta diru xahutzeak eragindako gabeziak" konpontzea. Nafarroako Legebiltzarrean eman ditu azalpenak.

Gaur egun, 347 suhiltzailek osatzen dute "operazio zerbitzua" —horiez gainera, administrazio lanetan dira 55 urtetik gorako 47 suhiltzaile—, eta kopuru hori "segurtasun arauek ezartzen duten gutxienekotik urrun" dagoela adierazi dute zerbitzuko buruek. Gutxieneko zerbitzua bermatu ahal izateko 378 suhiltzaile beharko liratekeela gogoratu dute, "baina egokiena 388ra iristea litzateke". Lan deialdi berriari eta abian den beste LEPari esker kopuru horretara iristea espero dute.

Victor Rubio suhiltzaileen zerbitzuburuak, bestalde, bere dimisioaren arrazoiak azaldu dizkie legebiltzarkideei: "Zerbitzua berregituratzeko plangintza bat jarri genuen martxan, eta porrot egin duela ikusita, lekukoa beste norbaiti pasatzea erabaki dugu, normaltasun osoz. Politikan ere halako dimisio gehiago eginen balira, ez ginateke egoera honetan egonen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.