"Euskara normalizatzeko beharrezkoa den hizkuntza politika eragingarria baztertu eta euskal hiztunen hizkuntza eskubideak sistematikoki zapaltzea ahalbidetzen duen politika du indarrean UPNren Gobernuak", salatu du Iñaki Lasak Kontseiluko ildo politiko-instituzionaleko arduradunak.
Lasak nabarmendu du Xabier Azanza Euskarabideako zuzendariak "mespretxua, bitarteko falta, hitza betetzeko gaitasun falta, hizkuntza eskubideen urraketa sistematikoa bukatzeko ezintasuna eta euskara normalizatzeko hizkuntza politika eragingarria abiatzeko ezintasuna" duela. "Euskarabidea ez da UPNren politika gauzatzeko tresna bat besterik".
gizartea