SANFERMINAK

Nafarroako Gobernuari herri mugimendua "kriminalizatzen" saiatzea egotzi dio Eleak-ek

Eleak mugimenduak Sanferminen gaineko balorazioa egin du gaur Iruñean. 

2012ko uztailaren 20a
11:09
Entzun 00:00:0000:00:00

Eleak mugimenduak agerraldia egin du gaur goizean Iruñean Sanferminen inguruko balorazioa egiteko. Nafarroako Gobernua herri mugimendua "kriminalizatzen" saiatu dela salatu dute. 

"Lehenik eta behin, Gora Iruñeari eskatu eremua ukatuz giroa berotu zuen. Ondoren, Ikurrina udal plazan sartu ez zedin saiatu ziren. Dena, Riau-Riaueko giroa berotzeko", azaldu dute bozeramaileek. 

Herri mugimenduak jasan duen "jazarpen poliziala" salatu dute, adibidetzat, billabesaren entzierroan poliziak hartutako jarrera jarri dute, "haserre eta basakeriaz betea". Poliziak egindako karga gogor salatu dute. 

"Polizia herri mugimendua jaietako arazo guztien erantzule bihurtzeko amarauna prestatzen ibili den bitartean, garbiketa lanetan ari ziren langileen aurkako erasoak eta bortxaketa saiakerak izan dira", adierazi du Eleak mugimenduak. Polizia eredua aldatzea galdegin diote Gobernuari.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.